IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU KANPAINA

2024/06/12

Gareanek urtero bultzatzen duen “Irakurri, gozatu, bertan erosi eta oparitu” programaren 15.edizioa
bere amaierara iritsi da eta badugu jada maiatzeko zozketako sarituaren izena. Oraingoan Izaro
Sarasola Pelayok eskuratu du aurtengo 30 euroko azken opari-txekea. Lehendabiziko aldia da
Ameskoako irabazle bat dugula, Artazakoa hain zuzen ere. Izarok 9 urte ditu eta Las Amescoas
herri-eskolako 4.mailako ikaslea da. Irakurtzea gustoko du baino aitortu du euskaraz ez duela
hainbertze irakurtzen. Irribarrea ezpainetan duela erran digu argi duela zer erosiko duen
opari-txekearekin, izan ere, Goazen pila bat maite du eta beren liburu bat erosteko aukera itzela izan
daiteke.