Ikastetxea

IKASTETXEA

CREIP Las Ameskoas HLHLI ikastetxe publikoa Zudaire herrian kokatua dago, hain zuzen ere Urbasako magalean. Goi eta Behe Ameskoako haurrak hartzen ditu. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako etapak euskaraz eskaintzen ditu eskolak. 2026-27 ikasturtean 60 ikaslek eta 14 irakaslek osatzen dugu hezkuntza-komunitatea.

Lizarraldeko Eskolekin sarean lan egiten duen landa eskola bat gara. Herriko Udalarekin, Osasun Zentroarekin, Mankomunitatearekin eta inguruko Gizarte Zerbitzuekin ere elkarlanean aritzen gara.