EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2024/03/13

Martxoaren 8an izan zen Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, eskolan photocall bidaiari bat sortu genuen Ameskoako herri guztietatik pasatzen  joan zena eta familian modu dibertigarri batean, Naomi Parkerren posterraren itxura egiten saiatuko ziren. Eskolan, banaka zein taldeka ere argazkiak atera genituen eta argazki horiekin guztiekin collage handi bat egin dugu eskolan jartzeko.