HERRI IHAUTERIAK - KATXIAK ETA TXITARROAK

2024/02/07

Gaur, otsailaren 7an, Zudairera joan gara eskolako herri ihauteriak ospatzera. 

Goizean goiz eskolan Katxi eta Txitarroz mozorratu gara, Aldabika eskuetan hartu eta kalejira egin dugu Zudaire zeharkatuz. Ondoren, Aldabika erre dugu, bere inguruan dantza eginez eta bukatzeko, familien elkarteak prestatutako hamaiketakoa jan dugu.

Giro paregabea izan dugu!

Mila esker gerturatu zareten guztioi!