AZKEN EGUNEKO AGURRA

2024/06/19

Gaur ikasturteko azken eguna izan da eta DBH 2. mailako ikasleentzat, ikasturteko azken egunaz gain, eskolako azken eguna izan da. Horregatik, aurreskua dantzatu diete LH 5-6. mailako ikasleek eta ondoren detailetxo bat oparitu diegu: argazkia, abestia eta eskolako logoarekin zapi bat. Bukatzeko, irakasleek beraiei emandako abestiaren letra abestu dugu.

DBH 2, Las Amescoas beti izango duzue zuen bigarren etxea! Hoberena opa dizuegu hemendik aurrera hasi behar zareten ibilbidean!

Uda ona pasa, familian asko disfrutatu eta pilak ondo kargatu iraila bitartean!

Mila esker ikasle eta familia guztiei erakutsi duzuen inplikazioagatik!

Besarkada handi bat!

Irakasle taldea

https://youtu.be/xQ9aSXche0M