HEZKUNTZA ESKAINTZA - CPEIP Zudaire Las Amescoas HLHIP - Ikasnova
HEZKUNTZA ESKAINTZA - CPEIP Zudaire Las Amescoas HLHIP
HEZKUNTZA ESKAINTZA
LAS AMESKOAK HLHIP 3 eta 14 urte arteko ikasleentzako ikasketak eskaintzen duen ikastetxe publikoa, D eredukoa eta inklusiboa da.
Bertan Haur Hezkuntza (3-6 urte), Lehen Hezkuntza (6-12 urte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak (12-14 urte) irakasten dira.
HAUR HEZKUNTZA
1., 2. eta 3. mailak daude. Honako hiru arlo hauek lantzen dira modu globalizatu eta holistikoan:
- Harmonian haztea
- Ingurunea deskubritzea eta esploratzea
- Errealitatea komunikatzea eta irudikatzea
- Atzerriko hizkuntza (Ingelesa)
- Erlijioa/Hezkuntza arreta
LEHEN HEZKUNTZA
Derrigorrezko etapa da eta sei ikasturteko iraupena du, 1. mailatik 6. mailara arte. Honako ikasgai hauek lantzen dira:
- Euskal Hizkuntza eta Literatura
- Lengua Castellana y Literatura (3. mailatik aurrera)
- Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa)
- Matematika
- Ingurune natural, sozial eta kulturalaren ezagutza
- Hezkuntza artistikoa: plastika eta musika
- Heziketa Fisikoa
- Erlijioa/Hezkuntza arreta
- Balore zibiko eta etikoak
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
Derrigorrezko etapa da, 4 urtetakoa. Ikastetxean lehenengo biak ematen dira: 1. eta 2. maila. Honako ikasgai hauek lantzen dira:
- Biologia eta Geologia (1. mailan)
- Fisika eta Kimika (2. mailan)
- Matematika
- Teknologia eta Digitalizazioa
- Geografia eta Historia
- Euskal Hizkuntza eta Literatura
- Lengua castellana y Literatura
- Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa)
- Gorputz Hezkuntza
- Balore zibiko eta etikoak
- Hezkuntza artistikoa: plastika eta musika
- Erlijioa / Hezkuntza arreta
- Tutoretza